Hezkuntzaren Kontua eragiketaren helburuak dira hezkuntza jardueretan egindako gastua kalkulatzea, eta sektoreko azken kontsumo efektiboa, finantzatzeko modua eta instituzioen ekarpena ezartzea. Hezkuntza sektoreko makromagnitude nagusiak egiteko, hona hemen iturriak: irakaskuntza publikoaren gastu eta finantzaketaren estatistika; irakaskuntza pribatuaren gastu eta finantzaketa. UNESCOren printzipio metodologikoak segitzen dira, helburuak direlarik hezkuntzaren eragina Euskal AEko ekonomian ezagutzea eta nazioartekoarekin alderatzea.
Zuhaitz tematikoa