Hasiera > Eskola web-a hasi > Testa > Galderak eta erantzunak

EHUNEKOEKIN TIRA-BIRAN

Ondorengo galderak matematikekin daukazun trebezia frogatuko digute. Ea denak asmatzen dituzun!

1) Ordenagailu baten salneurria, zergak barne, 4550 eurotakoa da. Zergen zenbatekoa %17,6 izanik, zein da ordenagailuaren salneurria zergak baino lehen?

 a: 2.825,30
 b: 3.749,20
 c: 5.350,80
 d: 3.869,05

2) Ikasle egoitza baten 150 bizilagun dira, %50a mutilak direlarik. %50 horren ehuneko hogei 19 urte eta gorakoak dira. Zein da 19 urtez beherako mutilen portzentaia bizilagun guztiak kontuan hartuta?

 a: 30
 b: 10
 c: 40
 d: 20

3) 30 gramotako Intxaur eskukada batek 17 gramo gantz dauzka. Zein da gantz ehunekoa?

 a: 56
 b: 17
 c: 30
 d: 51

4) Josuren osabak burtsan aritzea oso gustokoa du. Azken astean bere gordailuetariko batek aldaketak jaso zituen, %16a igo eta ondoren %16 jeitsita. Gordailua 500 euroren truke erosi zuen. Zenbateko balioa dauka orain gordailu horrek?

 a: 522,10
 b: 487,20
 c: 500
 d: 490

5) Gizakion gorputza urez osatua dago ehuneko 65an. Zein da 45 kilo pisatzen dituen pertsona baten gorputzaren ur kopurua?

 a: 29,3
 b: 1,4
 c: 20
 d: 15

6) DBHko 1500 ikasleri zein kolore nahiago zuten galdetu genien. 320k beltza nahiago zuten, 425ek gorria zuten gustoko, 225ek berdea aukeratu zuten eta besteek urdina. Inkestaren emaitzok portzentaietara bihurtu itzazu

 a: %32.0, %42.5,%22.55 eta %53.0
 b: %21.3, %28.3, %15.0 eta %35.4
 c: %4.6, %3.5, %6.6 eta %2.8
 d: Aurreko hiruretako bat ere ez

7) CD diska baten salneurria 15 eurotik 19,50 eurotara igo da. Igoeraren zenbatekoa zera izan da:

 a: %0.3
 b: %130
 c: %30
 d: %4,5

8) Nerearen Historiako klaseko azken azterketan batez besteko puntuaketak, aurreko azterketaren puntuaketa gainditu ditu hiru ehuneko puntutan. Batezbestekoa aldatu zen:

 a: %75etik %75.3ra
 b: %75etik %76.8ra
 c: %75etik %78ra
 d: Aurreko hiruretako bat ere ez

9) Euskal AEko gizarte-babeseko biztanle bakoitzeko guztizko gastua 5.156 eurokoa izan zen 2005ean, hots, aurreko urtekoa baino %7,1 handiagoa izan zen Zein izan zen 2004. urteko gastua?

 a: 4.813
 b: 4.725
 c: 4.430
 d: 4.790

10) Telefono erabilerari buruzko inkesta bat egin du Ikerketa Enpresa batek. Emaitzek diote inkesta erantzun dutenen %80k telefono mugikorra duela eta % 25ak telefono finkoa. Ongi al dago emaitza?

 a: Ez, inolaz ere. Biak batu ezkero %105 ateratzen da eta hori gaizki dago
 b: Emaitza hoien arabera, telefono mugikorren erabiltzaileen %6,25ak gutxienez finkoa ere erabiltzen du
 c: Emaitza hoien arabera, telefono mugikorren erabiltzaileen %5ak finkoa ere erabiltzen du
 d: Aurreko aukerak gezurra dira

11) 2005-06 ikasturtean Euskal AEko unibertsitateetan, iazko ikasturtearen aldean %5eko beherakada izan zen matrikulazioan. Azken bosturtekoan biztanleriak gora egin duen arren.

 a: Lehen jende gehiegi joaten zen unibertsitatera
 b: Laurogei eta laurogeita hamarreko hamarkadetan ume gutxiago jaio ziren eta horregatik dago orain gazte gutxiago unibertsitatera joteko.
 c: Unibertsitatera sartzea gero eta zailagoa da
 d: Aurreko guztia gezurra da

12) 2005. urtean, Euskal AEtik joan ziren baino 13.321 pertsona gehiago etorri ziren; beraz, 2004. urtearen aldean %47,6 gehitu zen migrazio-saldoa. 2005 urtean 20672 pertsona etorri joan ziren eta 2004 urtean 21304. Zenbat etorri ziren 2004 urtean?

 a: 9.024
 b: 6.340
 c: 30.328
 d: 33.993

13) 2005. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 19.715 jaiotza izan ziren, 2004. urtean baino %0,61 gehiago; baina gehikuntza hori 2003 eta 2004. urteen artekoa (%1,69) baino txikiagoa izan zen. 2003 urtean zeinbat ume jaio ziren?

 a: 19.594
 b: 19.267
 c: 19.271
 d: 19.897

14) 1989. urtean ikasleen %5,3 kotxez joaten zen ikastetxera, aldiz, 2004 urtean %9,7. Zeinbat igo da kotxez doazenen portzentaia?

 a: %83
 b: %54
 c: %4,4
 d: %45

15) Asierren urtebetetzean, Anek pastela 12 zati berdinetan mozteko lan zaila bere gain hartu zuen. Oier, oso gozozalea zen eta pastelaren %25a jan zuen. Zenbat zati jan zituen Oierrek?

 a: 2
 b: 4
 c: 3
 d: 2,5