Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2011-11-18ko prentsa-oharra

Euskal AEko Unibertsitate-estatistika -Unibertsitatera Sartzeko Probak. 2010/11 ikasturtea


Aurkeztutako gazteen %96k gainditu zituzten 2011ko selektibitateko probak


D ereduko gazteen artean eman zen gaindituen portzentajerik handiena


Eustaten datuen arabera, 10.164 gazte aurkeztu ziren 2011. urtean Euskal AEko unibertsitatera sartzeko probetara. Horietako 9.702k gainditu zituzten probak, hau da, %95,6k; gainditutakoen batez besteko nota (batxilergoko notarekin haztatuta) 6,8 izan zen, ia ?oso ongia?. Halaber, aurkeztu zirenen %61ek euskaraz egin zituzten probak, 2010. urtean baino puntu eta erdi gehiagok. Bi urteotan, gainera, batez besteko nota bera lortu da.


Ekaineko deialdira 8.517 ikasle aurkeztu ziren eta horietako 8.243k gainditu zuten, hau da, %96k; uztaileko deialdian 1.718 gazte matrikulatu ziren eta 1.497k gainditu zuten, %89k.


Aurkeztutakoen artean emakumezkoak izan ziren nagusi: 5.564 emakume (%54,7) eta 4.600 gizon (%45,3). Batzuen eta besteen emaitzak oso antzekoak izan ziren: %95,3 eta %95,6 izan ziren gainditu zutenak, hurrenez hurren. Eta batez besteko notetan ere ez zen alde handirik gertatu: 6,7koa lortu zuten mutilek eta 6,9koa neskek.


Titulartasunari dagokionez, ikastetxe pribatuetatik etorritako ikasleen % 96,4k gainditu zuten proba, ikastetxe publikoetako gaindituen ehunekoa (%94,4) baino bi puntu gehiago.


Gaindituen ehunekoak ikasketen hizkuntza ereduaren arabera alderatzen badira ikusten da D eredua eta A eredua aukeratu zutenen artean ehuneko lau puntuko aldea egon zela: gainditutakoen %97,1ek D ereduan ikasi zuten eta %92,9k A ereduan.


Aurkeztu eta gainditu zuten ikasleak, deialdiaren arabera


Bestalde, unibertsitatera sartzeko probak gainditu dituztenen ehunekoetan ez da lurralde batetik bestera alde handirik gertatu: Gipuzkoan %96,4 izan da gainditu dutenen ehunekoa, Araban %95,6 eta Bizkaian pixka bat txikiagoa, %94,7.


A ereduko ikastetxe publikoetan ikasi duten ikasleek emaitza okerragoak atera dituzte


Azken hamar urteotan selektibitateko probak gainditu dituztenen ehunekoak, titulartasuna eta hizkuntza eredua aintzat hartuta aztertuz gero, alde handiak daudela ikusten da. Ikastetxe pribatuetan hizkuntza ereduaren aldagaiak ez du eraginik izan selektibitateko emaitzetan, baina ikastetxe publikoetan hizkuntza ereduak ezberdintasunak ezarri ditu.


Izan ere, hamar urte hauetan A ereduan eta ikastetxe publikoan ikasi zutenen ehunekoak %83 eta %89 artekoak izan ziren; batez bestekoa %87 izan zen, beraz. Baina ikastetxe publikoetan D ereduan ikasi zutenen ehunekoak %94 eta %97 artekoak izan ziren, eta batez bestekoa %95. Hots, ehuneko zortzi puntuko aldea izan da azken honen alde.


Ikastetxe pribatuetan, aldiz, A eta D ereduan ikasi zutenen ehunekoen arteko aldeak minimoak izan ziren: batez bestekoak %94,8 eta %95,5 izan ziren, hurrenez hurren. Hala ere, azken hiru urteetan, D ereduko ikasleak nabarmendu egin dira eta gorago geratu.


1. Grafikoa.- Gainditu duten ikasleak titulartasunaren arabera banatuta (%).


Gainditu duten ikasleak titulartasunaren arabera banatuta (%)

Iturria: EUSTAT. Unibertsitate Estatistika (2010-11)


Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Matxalen Plagaro
Tel.:+34-945-01 75 99 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Unibertsitate-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Unibertsitate-estatistikari buruzko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut