Bi helburu bete nahi dira; batetik, kontzeptuaren jarduketa eta ikerketa eta, bestetik, aplikatu beharreko metodologia.
Lehenengo helburuaren bidez, kapital sozialaren kontzeptu teorikoa honako aukerak ematen dituzten magnitudeetara eraman nahi da:
a) Azpiko dimentsioen artean erlaziorik dagoen zehaztea eta, baldin badago, nolakoa den mugatzea
b) Eremu geografiko ezberdinen artean konparazioak egitea (zonak-herrialdeak)
c) Kapital sozialaren, horren dimentsioen, osasunaren, ongizatearen, garapen ekonomikoaren eta abarren arteko erlazioak aztertu nahi dituzten ereduetarako input moduan balio izatea
d) Ikertutako dimentsioei lotuta dauden planak diseinatzeko aukera ematen duen tresna bat eskaintzea erakundeei
e) Kapital sozialaren zenbatespen ekonomikoak egitea Euskal AEn eta erkidegoko lurralde historikoetan eta zonetan
Bigarren helburuaren bidez azterketarako metodologia egokia garatu nahi da, Eustatek familiei egiten dizkien inkesten ereduarekin bat datorrena. Horretarako, hain zuzen, teknika eta prozedura metodologiko berriak ohikoak diren tratamendu eta beharrizanekin batu behar dira:
a) Bilketarako balio dezaketen lau metodo integratzea eta osatzea (telefonikoa –CATI-, Internet –CAWI-, bisita –PAPI- eta posta), inkesta betetzen duten pertsonen aukeretara egokitzeko eta erantzun ezaren alborapenak saihesteko.
b) Inkestaren alborapenak biltzeko eta murrizteko metodoak orekatzea.
c) Laginaren kokapen hobezina egitea. Banakoez osatutako lagina duen lehenengo inkesta denez (eta ez etxebizitzez osatutakoa, ohikoa den bezala), oso garrantzitsua da ahalik eta unitate gehienekin harremanetan jartzea.
d) Talde berezien tratamenduak bideratzea, egoitza establezimendu kolektiboetan edo atzerrian duten (sarri establezimendu horietan dutelako egoitza) pertsonenak adibidez.
e) Estalduraren alboratu gabeko tratamendua egitea.
f) ISER metodologiara egokitu den Eustaten Gorabeheren Eskuliburu berria aplikatzea.
1) Laginketa unitateak: etxebizitza eta establezimendu kolektiboetan bizi diren 15 urteko eta gehiagoko biztanleak
2) Laginaren benetako edukia: 6.900
3) Laginaren esparrua: biztanleria erregistroa (Eustat). Etxebizitzen direktorioa.
4) Laginaren banaketa: Udalerriaren biztanle kopuruaren araberako estratifikazioa: hiriburuak, udalerri ertainak (100.000-20.000 biztanle) eta txikiak (20.000 biztanle eta gutxiago)
5) Laginaren diseinua: estratifikatutako ausazko laginketa
6) Laginketaren faseak: zuzenean banakoa aukeratzea
7) Estratifikazioaren aldagaiak: lurralde historikoa eta udalerriaren tamaina
8) Ateratzea: ausazkoa
9) Ateratako aldagaiak: izena eta abizenak, jaiotza data, sexua, nazionalitatea, etxebizitzaren posta-hurbilketa eta, etxebizitzaren titularra ez bada, pertsona horren izena eta abizenak
10) Urratsak: banakoak laginetik atera, horien etxebizitza bilatu eta titularra ezarri
Paperezko argitalpena: Ez
Datuak zabaltzeko bestelako erak