Profesionalei eta enpresei egindako Zerbitzuen Inkesta Ekonomikoa eragiketak Euskal AEko eta herrialde historikoetako lanbide eta enpresa zerbitzuen azpisektoreen egitura ekonomikoa ezagutzea ahalbidetzen du; lagungarria da Kontu Ekonomikoak eta Input-Output taulak egiteko eta sektoreko makromagnitudeak kalkulatzeko bidea ematen du. Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren arabera jarduera bakarra edo nagusia lanbide eta enpresa zerbitzuak dituzten establezimenduek ematen dute informazioa.