Atal honetan familien etxebizitzetan bizi den biztanleriaren jarduera produktiboari buruzko informazioa biltzen da, baita biztanleria horrek lan eremuan jasan dituen aldaketak ere. Gainera, ekonomikoki produktiboak ez diren jardueretan biztanleriaren parte-hartzea kalkulatzen da hemen. Urtero egiten den Lan Merkatuaren Zentsua (LMZ) eragiketaren helburua –Eskaintza– 16 urtetik gorako biztanleriak egindako lan indarra ezagutzea da, lan-merkatuaren agregatu nagusiak kalkulatzeko eta unean dagoen egitura sektoriala zein sozio-profesionalaren inguruan hurbilketa bat lortzeko.
Zuhaitz tematikoa