Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoko Jarduerei buruzko Estatistika (I+G) enpresetako, unibertsitateetako eta erakunde publikoetako ikerketa-lanetan erabiltzen diren baliabideak, giza baliabideak nahiz materialak, neurtzeaz arduratzen da. I+Gari buruzko informazioa eta erabiltzeko moduko patente eta ereduei buruzko datuek herrialde bateko industriaren egoera islatzen dute, baita herrialde horren lehiakortasun maila eta aurrerapen zientifikoa ere. Haren metodologiari esker, Euskal AEk lortutako emaitzak inguruko herrialdeek lortutakoekin alderatu daitezke.
Zuhaitz tematikoa