Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta (IGI)-Enpresak izeneko estatistika-eragiketak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia (IKT) berriek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen artean izan duten ezarpenari buruzko aldizkako informazioa ematen du. Zehazki, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologi nagusien erabilera maila eta erabiltzeko aurreikuspenak zenbatu eta deskribatu egiten ditu, langileen IKTen erabilera eta aztertutako establezimenduen segurtasun informatikorako neurriak ere kontuan hartuta.
Zuhaitz tematikoa