Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2012-02-15eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRU HILEROKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE) 2011ko 4. HIRUHILEKOA



Euskal AEko BPGk urte arteko % 0,2ko hazkundea izan zuen 2011ko laugarren hiruhilekoan


Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hazkundea negatiboa izan da (-% 0,2)


Euskal AEko BPG %0,2 hazi da 2011ko laugarren hiruhilekoan, 2010eko hiruhileko berdinarekin alderatuz gero, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko hiruhilekoan izandako hazkundearekin erkatuz gero, tasa positibo hau lau hamarren baxuagoa da. Espainiako ekonomiari dagokionez, tasa % 0,3koa izan da, INEk argitara emandako aldez aurretiko zenbatespenaren arabera.


Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPGk hazkunde negatiboa izan du (-% 0,2) laugarren hiruhilekoan; aurreko hiruhilekoan, ordea, % 0,0ko hazkunde nulua gertatu zen. Hiruhileko arteko aldaketa hau Espainiako ekonomiak (-% 0,3) erregistratu duena baino hamarren bat altuagoa izan da, INEk aldez aurretik emandako balioespenari jarraiki.


BPG m/p. Urte arteko eta hiruhileko arteko hazkunde-tasak. (%)


Eskaintzaren ikuspuntutik, hiruhileko honetan urte arteko hazkundea Merkatuko zerbitzuen bilakaera positiboari zor zaio nagusiki, nahiz eta aurreko hiruhilekokoa baino motelagoa izan den. Lehen sektoreak ere bilakaera positiboa izan du 2011ko laugarren hiruhilekoan. Kontrara, Industriaren sektoreak, Eraikuntzak eta Ez-merkatuko zerbitzuek portaera negatiboa erakusten dute berriz ere, aurreko urteko hiruhileko berdinarekin alderatuz gero.


BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %


Lehen sektoreak urte arteko hazkundea izan du (% 16,9), baita hiruhileko artekoa ere (% 50,3); aurreko hiruhilekoekin erkatuta, urte arteko bilakaeraren joeran aldaketa dakar honek.


Industriaren sektoreak hazkunde negatiboko tasak izan ditu urte arteko terminoetan (-% 0,2), azken 6 hiruhilekoetan hazkunde positibo jarraikorrak izan ondoren. Hiruhilekoen artekoari dagokionez, hirugarren hiruhilekoan gertatutako beherakada (-% 0,6) areagotzen da, laugarren hiruhilekoan gertatutako jaitsierarekin (-% 1,6).


BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %


Eraikuntzaren sektoreak beheranzko bidean jarraitzen du, eta urte arteko tasa negatiboa erregistratu du laugarren hiruhilekoan
(-% 4,8); aurreko hiruhilekoetan erregistratutakoa baino txikiagoa da jaitsiera hori, 2011ko lehen hiruhilekoa salbu, aurreko hiruhilekoaren aldean portaera positiboa islatuz (% 1,3), hiruhileko arteko beherakada-aldi luzearen ondoren.


Urteko laugarren hiruhilekoan Merkatuko zerbitzuen urte arteko jardueraren bilakaerak positiboa izaten jarraitzen du (% 0,8), aurreko hiruhilekoan lortutako tasa baino hamarren bat gutxiago; hiruhileko arteko terminoetan, halere, hiruhileko honetan % 0,4ko hazkundea gertatu da.


Ez-merkatuko zerbitzuek, ostera, hazkunde-tasa negatiboak izan dituzte azken hiruhileko honetan, bai urte arteko terminoetan
(-% 0,3) bai hiruhileko artekoetan (-% 2,3), termino biotan joera positiboa agertu duten bi hiruhilekoen ondoren.


Zerbitzuen sektore osoko bilakaera (% 0,6) positiboa izan da aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean; baina aurreko hiruhilekoetan izandakoarekin alderatuta bilakaera ez da hain positiboa izan, eta hiruhileko arteko terminoetan urtean negatiboa lehen aldiz (-% 0,1).


Sektore agregatuen bilakaerak Balio Erantsia haztea eragin du urte arteko terminoetan (% 0,1), hirugarren hiruhilekoan izandakoa baino hazkunde txikiagoa. Atzerakada hiruhileko arteko terminoetan ere nabari da: hiruhileko arteko joera negatiboa (-% 0,4) aurreko hiruhilekoan (-%0,1) izandakoa baino nabariagoa da.


Eskariaren aldetik, aurreko hiruhilekoetan bezala, kanpo sektoreak eragin positiboa izan du BPGren hazkundean, urte arteko hazkunde nabarmenekin esportazioetan zein inportazioetan.


BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %


Etxeetako azken kontsumoko gastuari (kontsumo pribatua) dagokionez, urte arteko hazkunde positiboko tasa erregistratu da (% 0,5), aurreko hiruhilekokoa baino lau hamarren baxuagoa. Azken hiruhilekoan bezala, hiruhilekoen artekoan jaitsiera gertatzen da (-% 0,1 laugarren hiruhilekoan, -% 0,2 aurreko hiruhilekoan).


Kontsumo publikoa (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) urte arteko hazkunde-tasa negatibo handienarekin agertzen den makromagnitudea da (-% 3,6); tasa hori aurreko hiruhilekoan izandakoa baino baxuagoa da puntu eta erdi luzean: hiruhileko artekoan % 2,4ko jaitsiera, hirugarren hiruhilekoan izandako % 0,9ko beherakadaren aldean.


Administrazio Publikoen gastuaren murrizketak Azken Kontsumoko Gastua (Etxeetako Azken Kontsumoa gehi Administrazio Publikoena) beherantz bultzatu du, aurreko urteko laugarren hiruhilekoan izandakoarekin (-% 0,4 ) eta 2011ko hirugarren hiruhilekoan gertatu zenarekin (-% 0,7) alderatuta.


Kapitalaren Eraketa Gordinak (Inbertsioa) 2011ko erregistrorik txarrenak izan ditu laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoetan gertatutakoak baino urte arteko (-% 2,8) zein hiruhilekoen arteko (- % 1,9) beherakada handiagoekin.


Barne eskariak (Azken Kontsumoko Gastua gehi Kapitalaren Eraketa Gordina) behera egin du urteko azken hiruhilekoan. Urte arteko terminoetan beherakada % 1ekoa da, aurreko hiruhilekoetako igoeren ondoren; hiruhilekoen arteko terminoetan jaitsiera
% 1,1ekoa da, aurreko hiruhilekoan (-% 0,6) gertatutakoa baino beherakada nabarmenagoa.


BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %


Kanpoko sektoreak BPGren gainean izandako eragina, aurreko hiruhilekoetan bezala, positiboa izan da. Urte arteko terminoetan esportazioen bilakaera (% 7,3) hedakorragoa da inportazioena baino (% 4,9); horrek kanpo-saldoan hobekuntza ekarri du, BPGren bilakaera erlatiboki hobea azaltzen duena, Barne Eskariarekin alderatuz gero.


BPGren urte arteko hazkunde apalak Lanpostuetan zenbatutako enpleguaren beherakada ekarri du, urte arteko % 1,3ko jaitsierarekin; 2011ko hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta, beherakada % 0,7koa izan da.


Lanpostuen galera, aurreko hiruhilekoetan bezala, Industrian eta, bereziki, Eraikuntzan gertatu da, bai urte arteko terminoetan baita hiruhilekoen artekoetan ere. Sektore biotan beherakada aurreko hiruhilekoan gertatutakoa baino nabariagoa da (-% 2,4 eta -% 9,7 laugarren hiruhilekoan, hurrenez hurren). Lehen sektorean ere lanpostuen bilakaera negatiboa izan da, urte arteko jaitsiera (-% 2,2) aurreko hiruhilekoetakoa baino txikiagoa izan bada ere. 2010eko azken hiruhilekoarekin alderatuta, Zerbitzuen sektoreak bakarrik sortu ditu lanpostuak, urte arteko % 0,2ko hazkundearekin; halere portaera negatiboa da berriro ere, 2011ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.


BPGren bilakaera lurralde historikoen arabera aztertuz gero, Bizkaiak Euskal AEk izandakoa baino urte arteko portaera hobeagoa izan du, % 0,3ko hazkundearekin. Gipuzkoak % 0,2ko hazkundea izan du, eta Arabak ez du bere BPGn aldaera nabarmenik izan; 2011ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, halere, jardueraren hazkundea azken lurralde honetan bakarrik gertatzen da, hiruhileko arteko % 0,1eko igoerarekin.


2011. urte osoan zehar BPG % 0,6 hazi da, eta enplegua % 0,6 jaitsi


Euskal AEko ekonomiaren Balio Erantsia % 0,6 hazi da 2011n zehar. Sektoreka, Industriaren sektoreak eta Zerbitzuenak hazkundea izan dute balio erantsian: % 2,1 eta % 0,9, hurrenez hurren. Zerbitzuen sektorearen barruan, bai merkatukoek (% 0,9) bai ez-merkatukoek (% 1,1) bilakaera positiboarekin jarraitu dute. Kontrara, balio erantsiaren portaera negatiboa izan da 2011n Eraikuntzan (-% 5,3) eta Lehen sektorean (-% 7,6). Produktuen gaineko zerga garbiaren eragina 2011 osoan positiboa izan da,
% 0,2ko hazkundearekin


Eskariaren aldetiko analisian, Barne Eskariaren jaitsiera dago (-% 0,1), BPGren urte arteko % 0,2ko hazkundearen aldean; beraz, 2011 osoan kanpo-saldoaren ekarpen positiboa dago.

Etxeetako Azken Kontsumoko Gastuaren hazkundeak (% 0,6) eta Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastuaren jaitsierak (-% 0,8) Azken Kontsumoaren portaera positiboa ekarri dute 2011n zehar, % 0,3ko hazkundearekin. Kontrara, laugarren urtez jarraian Kapital Eraketa Gordinaren portaera negatiboa gertatu da, oraingo honetan gutxixeago jaitsi bada ere (-% 1,5).


Enpleguaren bilakaera negatiboa izan da 2011n zehar, lanpostuetan zenbatuz: % 0,6ko jaitsiera zenbatetsia. Zerbitzuen sektoreak bakarrik sortu ditu lanpostuak, % 0,9ko hazkundearekin enpleguan. Lehen sektoreak (-% 3,9) Industriak (-% 1,9) eta Eraikuntzak (-% 7,8) enplegu-mailan beherakadak izan dituzte.






Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut