Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2012-01-27ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA 2010


BPGrekiko I+Gko gastuan Gipuzkoa sendo Europako batez bestekoaren gainetik


2010. urtean BPGrekiko gastua % 2,58koa izan zen Gipuzkoan, % 1,92koa Bizkaian eta % 1,58koa Araban


BPGrekiko I+Gko gastuan, Gipuzkoa (% 2,58rekin) izan da nagusi Europako batez bestekoaren aldean (% 2,00), eta Euskal AEko beste bi lurraldeekin zuen aldea areagotu du. Bizkaian (% 1,92) eta Araban (% 1,58) ere gora egin du gastuak aurreko urteko kopuruekin (% 1,85 eta % 1,54, hurrenez hurren) alderatuta; izan ere, hiru lurraldeak Espainiako batez bestekotik (% 1,39) gora egon dira.


I+Gko barne-gastua, BPGari dagokionez (%)


2010. urtean, Euskal AEn guztira 1.360 milioi euro inbertitu ziren (BPGren % 2,08) Ikerketa Zientifikoari eta Garapen Teknologikoari lotutako jardueretan (I+G); aurreko urtearen aldean % 6,2 igo zen I+Gn egindako barne-gastua. Hiru lurraldeetan gehitu da gastu hori. Bizkaian 609tik 643 milioira igo da gastua (+% 5,6%), Gipuzkoan 510etik 546ra (+% 7,1) eta Araban 162tik 171ra (+% 5,6).


Erkidegoan lurralde bakoitzak duen pisuari dagokionez, datuak hauek dira: Bizkaia % 47,3, Gipuzkoa % 40,1 eta Araba gainerako % 12,6. Hirurek izan dute aurreko urteko gastuaren oso antzeko banaketa.


Gastu mota aintzat hartuta, Euskal AEn gastu arruntak 1.076tik 1.164 milioira igo dira azken urtean (+% 8,2). Lurraldeka, Bizkaian 516tik 567 milioira igo da gastua (+% 9,9), Gipuzkoan 426tik 450era (+% 5,6) eta Araban, 134tik 148 milioi eurora (+% 10,4).


Kapital gastuak (lur, eraikin, ekipo eta tresnetan egindako inbertsioak) jaitsi egin dira aurreko urtean bezala, 205etik 196 milioi eurora (-% 4,4). Lurraldeka, Bizkaian 94tik 77 milioira jaitsi dira (-% 18,1) eta Araban 28tik 23 milioira (-% 17,9). Gipuzkoan, ordea, gastu hori 83tik 96 milioira igo da (+% 15,7).


I+Gn egindako barne-gastua, egikaritze-sektorearen arabera (%)


Egikaritze-sektoreak bereizita, enpresen sektorean pilatu da gastu gehiena, aurrekoetan bezala; gero Unibertsitateak eta Administrazioak egin dute gastu handiena arlo horretan, baina ezaugarri ezberdinekin hiru lurraldeetako bakoitzean.


Gipuzkoan gertatu da gastuaren ehunekorik handiena enpresen sektorean, % 81,8 eta 447 milioi euro. Ondoren, Araban % 75,9ko gastua egin da, 130 milioi, eta Bizkaian % 73,4 eta 472 milioikoa.


Araban Administrazio Publikoko sektoreak egin du gasturik handiena, gastu osoaren % 9,5; eta ehuneko hori txikiagoa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, % 6,1 eta % 4,0, hurrenez hurren.


Bizkaia, bestalde, Unibertsitateko gastuan nagusi izan da, lurraldearen gastu osoaren % 20,5arekin; Araban gastu hori % 14,6 izan da eta Gipuzkoan % 14,2.


Baliabide pribatuen bidez enpresen sektoreko I+Gn egindako barne-gastuaren % 67,5 finantzatu da


Enpresen sektoreak I+Gn egindako gastuaren % 67,5 ekimen pribatuaren bidezko finantzaketa izan du Euskal AEn; 2009. urtean (% 68,2) baino pixka bat txikiagoa izan da ehuneko hori. Lurraldeka, Araban % 72,4 izan da; Bizkaian % 66,9 eta Gipuzkoan % 66,6.


I+Gn dedikazio osoko baliokidetzan lan egin duen pertsonala hiru lurraldeetan gehitu da, 2009. urtearekin erkatuta. Araban 2.328 pertsonak lan egin dute esparru horretan, eta horien % 49,6 ikertzaileak izan dira; Bizkaian 8.210 pertsona aritu dira, horien % 66,7 ikertzaileak; eta azkenik Gipuzkoan 6.994 pertsona, % 63,5 ikertzaileak. Araban ikertzaile kopuru txikia izan da, baina teknikari kopurua handia izan denez (% 36,7) egoera konpentsatuta dago; hain zuzen, teknikari kopurua beste bi lurraldeetan baino hamar puntu handiagoa da.


Emakumeek I+Gri lotutako jardueretan izan duten partaidetzak hurrengo banaketa izan du: Bizkaian langileen % 36,1, Araban % 33,2 eta Gipuzkoan % 30,4.


I+Gko adierazleak lurralde-eremuaren arabera. 2010. urtea


Diziplina zientifikoa. Aurreko urteetan bezala, ingeniaritza eta teknologia da gastu handiena egin duen diziplina zientifikoa (% 69,3); diziplina honek izan du, gainera, langile gehien (12.205). Era berean azpimarratzekoa da enpresek diziplina horren % 86,7 finantzatu dutela Euskal AEn. Lurraldeka, Gipuzkoa izan da nagusi, I+Gn egindako gastuaren % 73,2 bideratu delako ingeniaritzara eta teknologiara eta enpresek haien funtsen % 88,5 erabili dutelako. Bizkaian gastuaren % 67,9 da eta enpresen finantzaketa % 86,8 izan da; Arabak % 62,1eko gastua izan du eta enpresen finantzaketa % 80,7 izan da.


Araban, enpresen sektoreak I+Gn egindako gastuaren % 47,5 enpresa txikietan egin da


Enpresen sektoreak I+Gn egindako gastuaren % 29,2 guztira 50 langile baino gutxiago zituzten enpresek egin zuten. Ehuneko hori Araban handiagoa da, % 47,5; Gipuzkoan eta Bizkaian % 23,8 eta % 29,1 izan dira ehunekoak, hurrenez hurren.




Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: José Miguel Escalada
Tel.: +34-945-01 75 96 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut