Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2011-11-22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2011KO URRIA


% 2 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra 2011ko urrian


Urriko ostatu-gau kopurua % 0,3 gehitu da


Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak:Eustaten datuen arabera, 2011ko urrian 210.686 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 3.705 gehiagok; horrenbestez, % 2ko gehikuntza izan da. Araban % 8 igo da etorritako bidaiari kopurua eta Bizkaian % 5; alabaina, Gipuzkoan % 5 jaitsi da kopuru hori.


Estatutik etorritako bidaiari kopuruak ez du aldaketarik izan (% 0) eta atzerritik etorritakoen kopuruak % 6 egin du gora. Estatuko bidaiari gehiago izan da Araban eta Bizkaian, % 5 eta % 4 igo baitira, hurrenez hurren, lurralde hauetako kopuruak; Gipuzkoan, aldiz, % 8 jaitsi da Estatuko bidaiari kopurua. Hiru lurraldeetan gehitu da atzerritik etorritako bidaiarien kopurua: Araban % 22 igo da, Bizkaian % 7 eta Gipuzkoan % 2.


Estatuko bidaiarien artean, etorritako bidaiarien ehunekoei dagokienez, gehien hazi dira Errioxatik, Kantabriatik, Andaluziatik, Valentziako Erkidegotik eta Gaztela-Mantxatik etorritakoenak. Baina gutxitu egin da, besteak beste, Madril, Asturias eta Nafarroatik etorritakoen kopurua. Atzerritarren artean batez ere Alemaniatik, Erresuma Batutik, Italiatik eta Europako Ekialdetik etorritakoen kopurua gehitu da. Eta jaitsi egin da Frantziatik, Portugaldik, Belgikatik, Danimarkatik eta Holandatik etorritakoen kopurua.


2011ko urrian 399.677 ostatu-gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko urriarekin alderatuta ostatu-gaua igaro dutenen kopurua % 0,3 gehitu da, guztira ia 1.107 ostatu-gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako ostatu-gau kopuruak urte arteko bilakaera positiboa izan du Araban (% 5eko igoera) eta Bizkaian (% 1eko igoera); baina Gipuzkoan kopurua % 3 jaitsi da.


Batez besteko egonaldiaren iraupenak behera egin du Euskal AE osoan eta 2010eko urriaren aldean: 1,93 eguneko egonaldia izan zen 2010eko urrian eta urte honetakoan 1,90 egunekoa. Lurraldeka, Araban 1,85 egunetik 1,79 egunera jaitsi da egonaldia, eta Bizkaian 1,95 egunetik 1,88 egunera; baina Gipuzkoan gora egin du: 2010eko urrian 1,93 egunekoa zen eta 2011ko urrian 1,97 egunekoa.


Euskal AE osorako, plazen okupazio mailak ez du aldaketarik izan (% 0), 2011ko urrian % 48,45ekoa izan baita. Araban okupazio mailak % 4 egin du gora: 2010eko urrian % 40,86koa izan zen eta urte honetako urrian % 42,39koa. Bizkaian % 2 egin du behera, 2010eko urrian % 50,14koa izan zen eta 2011ko urrian % 49,31koa. Azkenik, Gipuzkoan ez da aldaketa handirik gertatu: 2010eko urrian % 50,29ko okupazioa izan zen eta urte honetako urrian % 50,22koa.

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK


Euskal AEra etorritako bidaiari kopurua % 1 jaitsi da eta igarotako ostatu-gau kopurua % 9, 2010eko urriarekin alderatuta


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: nekazaritza-turismoko establezimenduetan 10.316 bidaiari erregistratu dira urrian; beraz, nekazaritza-turismoko establezimenduetan 2010eko urrian erregistratu zirenekin alderatuta % 1 gutxiago etorri dira. Lurraldeka, Araban ez da aldaketarik izan (% 0), Bizkaian % 12 egin du behera eta Gipuzkoan % 5 igo da. Estatutik etorritako bidaiari kopurua % 4 jaitsi da Euskal AEn: Gipuzkoan % 3 igo da, Araban % 8 jaitsi da eta Bizkaian % 11 jaitsi da. Erkidegora % 31 atzerritar gehiago etorri da; horien kopuruak nabarmen egin du behera Bizkaian. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, atzerritar kopuruak gorakada nabarmena izan du, ehunekoak aintzat hartuta.


Urrian, guztira, 23.278 ostatu-gau igaro dituzte bidaiariek Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean % 9 jaitsi da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban % 7 jaitsi dira, Bizkaian % 16 eta Gipuzkoan % 5.


Bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2010eko urriko batez bestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,45 egunekoa izan zen, eta urte honetako urrian 2,26 izan da. Beherapen hori hiru lurraldeetan gertatu da. Araban % 7 jaitsi da batez besteko egonaldia, 2010eko urrian 2,23 egunekoa izan zen eta, baina 2011ko urrian 2,08 egunekoa. Bizkaian % 5 jaitsi da batez besteko egonaldia, 2010eko urrian 2,43 egunekoa izan zen eta 2011ko urrian 2,31 egunekoa. Eta Gipuzkoan % 10 jaitsi da batez besteko egonaldia, 2010eko urrian 2,57 egunekoa izan zen eta urte honetako urrian 2,32 egunekoa.


Plazen okupazio mailak % 10 egin du behera: % 20,93tik % 18,81era igaro da okupazioa, hiru lurraldeetan egin duelako behera. Araban % 12 jaitsi da, Bizkaian % 14 eta Gipuzkoan % 7.


1. Taula: Euskal AEko hotel eta nekazaritza-turismoko establezimenduak. Hileko emaitzak
Iturria: EUSTAT. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI).



Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01.
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut