Gizarte-zerbitzuen estatistikak gizarte-zerbitzu eta prestazio espezializatu eta oinarrizkoen eskaintza ezagutu nahi du kopuruaren eta nolakotasunaren aldetik, bai eta haien erabiltzaile eta onuradunen ezaugarriak ere. Ezagutze-helburu horrek barne hartzen ditu, orobat, eskumen-banaketa berezitik sortzen diren fluxuak eta gizarte-zerbitzuen munduan aktiboki parte hartzen duten eragileen aniztasuna, horrela sistemaren ikuspegi orokorra lortu ahal izateko (menpekotasunak, finantzaketa-fluxuak, eta abar).
Estatistika honetan jasotako informazioak bere baitan hartzen ditu gizarte-ekintzari eta gizarte-zerbitzuei buruzko informazioaren gaian egindako hitzarmenean (Espainiako Gizarte Gaietarako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 1988ko uztailaren 11n izenpetua) ezarritako zenbait alderdi. Zehazki esanda, gizarte-ekintzaren eta gizarte-zerbitzuen estatistikako zentro eta zerbitzuetako F1 fitxari (zentroei buruzkoa) eta entitateen F2 fitxari buruz dihardu. Ondorioz, irizpide teknikoak homogeneizatzea zainduko da, administrazio zentralerako beharrezko datu-hornidura berma eta autonomia erkidegoko informazio-helburuak bete daitezen.
HEDAPEN, paperean eta elektronikoki argitaratua.
Datuak zabaltzeko bestelako erak