Eustat

Eustat Euskadi.net

Deskribapen laburra

2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala, JESN-2009, produktu eta jarduera ekonomikoen sailkapen europar eta nazioartekoen berrikusketa zabal baten emaitza da, zeina 1999an hasi baitzen. Berrikusketak sailkapenok munduko ekonomiako aldaketetara egokitu beharragatik burutzen dira .

Sailkapena estatistikak modernizatzeko ahaleginei emandako bultzada da, gaurko errealitatera egokitze aldera, eta enpresek, finantza-erakundeek, gobernuek eta merkatuko gainerako eragileek datu fidagarriak, mundu mailakoak, edukitzea ahalbidetzen du.

Aurreko sailkapenaren, JESN-93-1. Berrikusketaren aldean, sailkapen berriak berrikusketa sakona eta munta dezenteko aldaketak dakartza. Azken urteetan zerbitzu-jarduerek ekonomietan hartutako goranzko garrantzia islatzen du, bereziki ingurumen eta informazio sektoreetan.

Ondorioz, Eustaten eta Euskal Estatistika Antolakundeko eragiketetan ondorio garrantzitsuak ari da edukitzen, eta haren erabateko ezarpena 2011ra arte ez da lortuko; bitartean jarduera ekonomikoen bi sailkapen izango ditugu.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut