Eustat

Eustat Euskadi.net

Definizioak

Gauzatze-sektoreak (I+G)

I+Gan, gauzatze-ak hau esaten digu: nork gauzatzen duen zientzi ikerketa edo teknika-garapena. Lau gauzatze-sektore dira:

Administrazioa: Frascatiren eskuliburuaren arabera, honako hauek sartzen dira sektore horretan:

  • 1. Bestela hornitzen merkea eta erraza izango ez litzatekeen zerbitzu kolektiboak —oro har, dohainik— hornitzen dituzten ministerio, bulego eta bestelako erakunde guztiak, gainera kolektiboaren gai publikoak eta ekonomia- eta gizarte-politika administratzen dutenak. (Enpresa publikoak enpresa sektorean sartzen dira)

  • 2. Batik bat Administrazioak finantzatutako MAGEPak (mozkina ateratzeko asmorik gabeko erakunde pribatuak).

  • Goi-mailako irakaskuntza: Frascatiren eskuliburuaren arabera, sektore horrek bere baitan hartzen ditu unibertsitate guztiak eta unibertsitate-mailako ikastetxe guztiak, edozein dela ere beren baliabideen etorkia eta beren nortasun juridikoa. Hor sartzen dira, era berean, goi-mailako irakaskuntzako ikastetxeek zuzenean kontrolatutako, administraturiko edo haiekin elkartutako ikerketa-erakunde, esperimentaziogune eta ospitale guztiak.

  • Enpresa: Frascatiren eskuliburuaren arabera, sektore horrek honako hauek barne hartzen ditu:

    • 1. Merkatuko egoerari egokitzen zaion prezioan, jendeari oro har saltzeko diren ondasun eta zerbitzuen (goi-mailako irakaskuntzakoak izan ezik) merkataritza-produkzioa funtsezko jarduera duten enpresa eta erakunde guztiak.

    • 2. Funtsean horrelako enpresen zerbitzura diharduten MAGEPak.

  • Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

    Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

    Baduzu iradokizunik?

    Bai, badut